Prentsa arrosak erabateko protagonismoa bereganatu du eta "reality show" delakoen ekoizpena gora egiten ari da etengabe. Futbola eta "Operacion Triunfo" izan dira, momentuz, emisiorik errentagarrienak. TVE1eko saioaren lehendabiziko emanaldiak record guztiak hautsi baitzituen, telebistaren historiako programarik ikusiena bilakatu zenean.