1982an hasi zituen bere emisioak, euskara hutsez. Izan ere, 24 orduz emitizen duen euskarazko kate bakarra dugu EITB taldeko lehena. ETB1en helburua euskara bultzatzea eta euskal kultura sustatzea da. Horretarako, ez da ETB2rekin lehian sartzen, kate bien edukiak elkarren osagarrian baitira. Batek jorratzen dituen generoak, ez dira ikutzen beste kanalean. Lehenengo katean, kirola eta bertako ekoizpenak dira nagusi. Haur eta gazteentzako programazioa jorratzen du kate honek eta ez besteak. Ume euskaldunak hezitzeko lana bere gain hartu baitu ETB1ek. "Prime-time" delakoari dagokionez, kate batetik bestera aldaketak somatu ditugu baita ere. Izan ere, ETB1en "urrezko" tarteari ordubete arinago ematen zaio hasiera, eskaintzaren oparotasuna ziurtatzeko. Azken urteotako aurkikuntza errentagarriena "Basetxea" "reality-show"-a izan da.