Telecinco 90eko hamarkadan sortu zen, Italiako eredua jarraituz, Berlusconi-rena, hain zuzen. Lehendabiziko urte horiek oso txarrak suertatu ziren, batez ere, katearen interes ekonomikoetarako. Izan ere, Tele5-ek berregituraketa esparru guztietara eraman zuen, egoerari buelta emateko, gaur egungo formatu arrakastatsura heldu arte. Beraz, 90eko hamarkadako hasierako emanaldiek eta 2003koek ez dute zer ikusirik. Edukiei dagokienez, katea entretenimenduan zentratzen da batez ere. Telesailak, bertakoak zein atzerrikoak, ("Los Serrano", "CSI", "Hospital Central") eta batez ere, prentsa arrosako saioak ("Aquí hay tomate", "Día a día", "A tu lado", "Salsa Rosa") gailentzen dira. Tele5-eko albistegiak ospe handia lortu zuten "Prestige"-ren ezbeharraren tratamendua zela-eta. Izan ere, aurten albistegiek Ondas saria irabazi dute. Kateak "prime-time"-rako estrategia definituta izan ezik, gaueko "garaile" dugu, "Cronicas Marcianas" saioaren bitartez. Azkenik, "Gran Hermano" katearen klasikoa bilakatu da, urteroko edizioari esker. Hortaz, Telecinco da gaur egun, estatuko kate pribatuen artean, ikusentzulearentzat erakargarriarena eta TVErekin lehian sartuta dagoen bakarra ere.