Telebista 80ko hamarkadako estetika iraultzailearen islada bilakatu zen. Kanpoko ekoizpenak nagusitu ziren, batez ere herrialde anglosaxoietatik zetozenak: "Cheers", "Fama", "M.A.S.H.", "Benny Hill", "El Equipo A", "McGyver"... Ekoizpen estatalen artean, "Un. Dos, Tres" edota "La Bola de Cristal", beharbada historiako haurrentzako saio arrakastatsuena. Lehiaketa kulturalen ugaritzea heldu zen hamarkada honetan baita ere, "El Tiempo es Oro" bezalakoak. Euskal Herriko egoerari dagokionez, 1982an, EITB taldearen lehen kanalak emititzeari ekin zion, euskaraz beti ere. 1986an, ETB2 sortzean, zeregin-banaketa ematen hasi zen. Kate biek konpetentzian sartu barik, elkarren osagarri izatea erabaki zuten agintariek. Programazioa elkarkidetza horren adierazle dugu.