Radio Cable bere sorreratik Interneten soilik entzun daitekeen irratia izan da. Hasieratik hainbat sari jaso zituen bere izaeragatik. Horien artean aipagarriena Microsoft enpresaren ustez Sareko irrati onenen artean egoteko aipamena da. Multimedia arloan ere hainbat sari jaso dituzte, beren web orrian ikusi daitezkeenak: www.radiocable.com