Gaur egun internet irratien oinarri ezinhobea bihurtu da beren programak eta ezaugarriak aditzera emateko. Sarean audio artxiboak entzutea ahalgarri denetik, irrati mota hau asko hedatu da, bai espreski sarean entzuteko sortu direnak soilik, edo irrati analogikoen bertsio digitalizatua direnak.