Etorkizunari begira, teknologia digitalera erabat pasatzeak -eta aldaketa hori egiazko iraultza bat izango da, irratigintzaren kontzeptu tradizionala erabat hautsiz-, errotik aldatuko du irratiaren mapa Espainian, agente edo eragile berrien sarrera ekarriz negoziora (horietako batzuk inolako esperientziarik gabeak izanik). Irrati digitala agertu arte irratidifusioko zerbitzuaren kontzesioaren titularitatea, edukiak lantzea eta zentro emisoreen gestio edo kudeaketa beregain kontzentratzen zuen agente bakarraz hitz egin bazitekeen ere merkatuan, irrati-eredu berri horrek eragile berrien agerpena ekarri du, eta itxura guztien arabera agente horiek ez dituzte negozio-katearen fase guztiak bere eskuetan kontzentratuko