Gaur egun Espainian, 1.964 dira jardunean dauden irrati-emisorak, SGAEk landutako Irrati Emisora eta Kateen Erroldak 2001. urtean emandako datuaren arabera (1996an baino % 40 gehiago). Emisora horietatik guztietatik -ia 451 milioi eurotan dago horien diru-sarreren bolumena, urteko-, % 58 titularitate pribatukoak dira, eta gainerakoak emisora publikoak dira (% 42). Audientzia edo entzule kopuruari dagokionez, lau katek kontzentratzen dute irrati konbentzional edo jeneralistaren merkatuaren % 81: SER kateak, Onda Cerok, RNE 81k eta COPE kateak. Irrati tematikoen alorrean, ordea, audientzia banatuagoa dago.