Canal Sur Canal Sur telebista 1989an sortzen da, eta "Canal 2 Andalucia"-rekin batera Andaluziako telebista autonomikoa osatzen du. Bi telebista publiko hauek "Grupo Radio Televisíon de Andalucía" ren partaide dira. Canal Sur, aipatutako talde horren lehenengo telebista terrestrea da. Telebista kate honen programazioa oso ugaria da, denetarik ageri delarik; horrela, teleberriak, entretenimenduzko programak etab ageri dira. 24 ordutako emisioa eskaintzen du telebista honek eta Andaluzia osoan ikus daiteke, baita inguruko herrialdeetatik ere. Esan dugun moduan, Andaluzia osoan ikus daitekeen telebista terrestre bakarra, Sandetelek gestionatzen du.