Paul Nipkow-en asmakizuna 1884an, Paul Nipkow zuloz beteriko espirala zuen disko bat asmatu zuen. Disko hau oso abiadura handian biratzen zuen imajina eta zelda fotoelektriko baten artean. Diskoa biratzean, geure begiek puntu guztiak fundituko zituen eta imajina oso baten irudia ikusiko genuke. Nipkow-en makinaren bidez sortutako imajinak, oso pausu garrantzitsu bat izan ziren gaur ezagutzen dugun telebista sortzeko. Disko mota hau ezagutu ostean, izpi-katodikoen hodia integratu zen. Asmakizun hau imajinak birsortzen zituen argia erakartzen zuen elektrodoen bidez, elektroiak eta karga elektrikoak erabiliz.