VLADIMIR KOSMA ZWORYKIN Vladimir Kosma Zworykin, 1889ko Uztailaren 13an jaio zen, Murom-en (Errusia). 9 urte zituenean uda guztietan bere aitarekin itsasontziekin lan egiten zuen. Aparailu elektronikoen erreparaketetan laguntzen zuen baina laster konturatu zen benetan gustuko zuena ez zirela itsasontziak baizik eta elektrizitatea. San Petersburgoko Teknologia Institutoan egin zituen ikasketak. Bertan Boris Rosing-en laguntzaile izan zen eta 1910ean telebista elektroniko bat aurkeztu zuten azterlari mekaniko bat transistore bezala erabiliz eta hartzaile moduan Braun-en hodi katodikoa. Zworykin, 1912an Ingenieritza Elektronikoan graduatu zen. Parisen, Collège de Francen aritu zen eta gero X izpiak ikertzen Paul Langevin-en gidaritzapean. 1919an Estatu Batuetara joan zen eta Pittsburgh-eko Unibertsitatean eta Brooklyn-go Institutu Politeknikoan aritu zen lanean. 1929an, Zworykin hango herritartasuna hartu zuen eta "Radio Corporation of America" (RCA) erakundean sartu zen, Candem (New Jersey). Bertan ikerketa elektronikoen zuzendari izatera iritsi zen. 1928an ikonoskopioa sortuko du. Aparailu honek dituen elektroi izpiek irudi optikoa seinale elektriko bihurtzeko eginkizuna izango du. Sarnoff-en esanetan, Zworykin bere sistema elektronikoa garatzen jarraitu zuen. RCA-n lanean hasi zenean bere sistemak 50 lerro aztertzen zituen. 1933an sistema elektroniko hori 240 lerroko bereizmenean erabiltzen zen. Zworykin esan zion Sarnoffi bere sistemak 200 mila dolarreko prezioa edukiko zuela baina azkenean 50 mila dolar bakarrik lortu zuten. 1934an bi enpresa elektroniko britainiarrak- EMI eta Markoni- telebistarako sistema elektroniko bat sortu zuten, non ortokoneko argazki makina bat erabiltzen zen. Sistema hau BBCk erabili zuen 1936an (bertan 407 lerro eta 25 lauki segundoko igorri ahal ziren) Zworykin-en imajina elektronikoen hodia II.Mundu Gerratean erabilia izan zen (1939-1045), iluntasunean ikusi ahal izateko. 1954an Zworykin RCAren lehendakariordea izendatua izan zen. 1967an, Zientzien Akademia Nazionala, Zientzien Domina Nazionalarekin saritu zioten bere lanen eta ikerketengatik. Bere bizitzaren azkeneko urteetan, Zworykin deitoratu zuen telebistaren erabilpena gai desberdinen huskeria ikusten zelako eta ez berak nahi zuena: heziketa eta kulturaren aberastasunerako bidea zabaltzen zuten gaiak. Bestea beste, Zworykin liburu hauek idatzi zituen: "Photocells and Their Applications" (1932), "Television" (1940), "Electron Optics and the Electron Microscope" (1946), "Photoelectricity and Its Applications" (1949) eta "Television in science and Industry" (1958) 1982ko Uztailaren 29an hil zen, Princetonen, New Jersey.