Sorrera: 1989ko maiatzaren 2an sortu zen Telemadrid Espainian enpresa publiko modura.Modu honetan, Madrileko talde hobek filosofia pluralista eta demokratiko bat jarri zuen martxan, jadanik Euskal Herrian, Galizian, Catalunian eta Andaluzian zaudenei bateratuz. Pedro Erquicia izan zen Telemadrideko lehenengo zuzendaria eta produkzio zein emisio guneak "Agencia EFE" ren eraikinetan ezarri ziren; zortzi urte pasa behar izan ziren Telemadridek bere egoitza propioa izateko "Ciudad de la imagen" izenekoa hain zuzen ere. Telebista kate autonomiko eta publiko bat denez gero, euren helburu nagusia madrildar guztientzako zerbitzu bat eskaintzea izango da. Hori dela eta programazioaren parterik handiena Madril Komunitatean zentratzen da, bertako biztanleei interesatzen zaizkion kontuak eskainiz. Orain dela hiru urte Madrileko gainontzeko telebistekin lehian sartu zen, astelehenetik ostiralera egunero 6 ordu emitituz. Hilabete batzuetara 12 ordutara zabaldu zuten eskaintza, eguerdian bigarren teleberri bat gaineratuz. Gaur egun kate publiko honek egunero 8 ordu eskaintzen dizkio informazioari. Telemadridek, Madrileko aktualitateari arreta berezia jartzen dio "BUENOS DÍAS MADRID", "TELENOTICIAS" ETA "MADRID DIRECTO" moduko programak eginez. Teleberrietaz gain badaude beste programa batzuk, hala nola, kulturari buruzkoak: "LOS CINCO SENTIDOS DE LA CULTURA". Arrakasta izan duten beste programa batzuk: " ESTA ES MI GENTE", "LAS MAÑANAS DE ALICIA", "CON T DE TARDE"... 1997an Telemadridek telebista digitalaren munduan sartzea erabakitzen du. Aldi berean, Via Digital taldearen bazkide moduan sartzen da kapitalaren % 4 eskuratuz. Egun Telemadriden egoitza nagusia "Ciudad de la Imagen" delakoan kokatuta dago; 900 eta 400 metro karratuko 2 produkzio gune ditu, baita teleberrientzat estudio bat ere.