Irrati komertziala Nahiz eta hau bere irratiaren xede orijinala izan ez arren, laster irratia hedabide bezala erabiltzean pentsatu zen. Haren kapazitatea 1920ko Azaroaren 2an egiaztatu zen, Pittsburgeko KDKA emisoreak Warren G. Harding presidente berriaren aukeraketa zabaldu zuenean; mezua 1000 pertsonara heldu zen. Elektronikaren arloko aurrerakuntzek irrati aparailu berri eta merkeagoen fabrikazioa ahalbidetu zuten. Medioaren ospea eta zabalkuntzak irrati komertziala ekarri zuen. 1925ean 600 emisore zegoen mundu osoan eta 1960an 10000 ziren. Entrepresa garrantzitsuei lotutako emisoreak emisore lokalekin elkarbizi dira.