HISTORIA Nahiz eta irratira ailegatzeko elektrikako arloan hainbat aurrerakuntza falta, irratiaren benetako jaiotza 1873an eman zen, James Clerk Maxwell fisikari britainiarrak bere uhin elektromagnetikoei buruzko teoria argitaratu zuenean. 1. XIX. Mendearen amaiera eta XX. mendea Guglielmo Marconi izan zen ozeanoaren zehar seinale inalanbrikoak transmititu zuen lehengoa. Asmakizun hori baino lehen ez zegoen tarte handietan komunikatzeko aukerarik, ez bazen hari telegrafikoen bidez. Marconiren ekipoa itsasoko hondamendietan bizirik irtendakoak erreskatatzeko oso garrantzitsua izan zen, Titanicen adibidez. 1909an Fisika Nobel Saria eskuratu zuen haririk gabeko telegrafian eginiko lanengatik. 1896an 1,6 kilometroko distantzian seinalean transmititu zituen eta bere lehenengo patente ingelesa erregistratu zuen. 1897an kostatik seinaleak transmititu zituen 29 km-ra zegoen itsasontzi batera. Bi urte geroago, Ingalaterra eta Frantziaren arteko komunikazio komertziala ezartzea lortu zuen. 1901ean 322 km-ko distantziara bidali zituen seinaleak, eta urte horren amaieran, gutun oso bat bidali zuen ozeano Atlantikoko beste aldera. 1902an jadanik mezu transatlantikoak bidaltzen ziren erregularki eta 1905ean itsasontzi askok irrati ekipoak eramaten zituzten. 1906an aurrerapauso iraultzailea eman zen, Lee de Forest asmatzaileak elementu berri bat gehitu zuen: saretxoa, filamentu eta katodoaren artean. 1915ean haririk gabeko telefoniaren garapena Virginia eta Hawaii eta Virginia eta Parisen arteko komunikazioa ahalbidetzen zuen. 2. Uhin motzeko irratia Uhin motzeko irratia frekuentzia altuko (3-30 MHz) irratia da, tarte handiak hartzen ditu, batez ere komunikazio internazionalaren arloan. Lehengo Guda Mundiala eta geroko irratiaren eboluzio azkarra zela eta, irratizaleek lehenengo kontaktu irratifoniko transatlantikoa lortu zuten (1921). Irratizaleek hainbat satelite jaurti dituzte Estatu Batuen, Sobietar Batasunaren eta Europar Espazio Agentziaren (ESA) jaurtiketa normalak aprobetxatuz. Satelite hauek Oscar (Orbiting Satellites Carrying Amateur Radio) deitzen dira. Lehengoa, Oscar 1, 1961ean jaurti zen eta lehenengo satelite ez gubernamentala izan zen; laugarrena, 1965ean, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko satelite bidezko lehenengo komunikazioa ekarri zuen. 1980ko hamarkadaren hasieran mundu osoan 1,5 milioi irratizale lizentzia zeuden. Irrati hartzaileak 1930 eta 1940ko hamarkadetan oso handiak eta pisutsuak ziren, baina 1960an modelo konpaktuak agertu ziren. 3. Gaur eguneko irratia II Guda Mundialetik aurrera komunikazio irratifonikoan eman ziren arlo teknologikoko arloko aurrerakuntza izugarriek espazioaren esplorazioa ahalbidetu dute, adibidez Ilargirako Apolo misioak (1969-1972). Moduluetan transmisio eta errezepzio ekipoak zeuden. Irrati zelularra sare irratifoniko handien bertsio txikia da.