Gaur egun Ameriketan Ameriketan. Estatu Batuetan ere badago euskal irrati bat. Wyoming estatuko hiriburua den Buffalon berrogei bat urte daramatzate asteroko irratsaio bat egiten hango euskaldunek KBBS irratian. Ordubeteko saioa da, euskara hutsezkoa. Bertan aritu dira nafar jatorriko euskaldun amerikarrak: Jeanette Ezponda, Juan Cinquambre, Domingo Martirena, Martin Camino, Jeanne Marie Etchemendy, Rosi Ibarra, Pierre Amestoy, Bernard Etchemendy eta Grace Ezponda Miller. Irratsaioa 1956ko abenduan hasi zen, eta 1996an Society of Basque Studies of Americak omenaldi bat egin zien.