HEGOAN: Hainbat eta hainbat herritan, baita hirietan ere (beranduago, nonbait), euskara hutsezko aldizkariak sortu dira 80ko eta 90eko hamarkadetan, euskal prentsaren eta publizitatearen merkatua sendotuz. Irakurlego bat bilatu eta sortu ere egin dute, kazetari euskaldunak hezitzen lagundu dute, euskara batua zein euskalki estandarrak - bai eta, zenbait herritan ere, bertako hizkera - kodetu, zabaldu eta aberastu egin dute. Ez da lan makala, beraz, aldizkari hauek egin dutena eta egiten jarritzen dutena.Fenomeno nabarmen hau 1988an hasi zen Arrasaten, bertan Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortu eta Arrasate Press aldizkaria ateratzea erabaki zutenean, Joxe Aranzabalen zuzendaritzapean. Asko dira euskarazko tokian tokiko aldizkariak (60 baino gehiago Hegoaldean bakarrik), eta guztiak aipatzea, luzea izateaz gain, ezinezkoa da. Batzuk, hala ere, honako hauek dira: Arrasate Press, Berrigara (Bergara), Barren (Elgoibar), ...eta kitto! (Eibar), Nondik (Ataun), Kontzejupetik (Oņati), Azpeitian zer?, Irinmodo (Antzuola), Plazara (Irun), Orria (Andoain), Galtzaundi (Tolosa), Goierritarra, Ze barri? (Eskoriatza), Aretxagazeta (Aretxabaleta), Irutxulo (Donostia), guztiak Gipuzkoan. Bizkaian argitaratzen dira Arranondo (Ondarroa), Drogeteniturri (Ermua), Akatz (Bermeo), Durango Swing, Deiadar (Gernika). Araban euskara hutsez Gasteizko Geu Gasteiz dago. Nafarroan Ttipi ttapak (1980. urteaz gero) Iparraldea betetzen du (eta Iparraldeko Sara eta Senpere herrietan ere banatzen da) eta Laisterkak Sakana. Horietaz gain, badaude beste batzuk: Araitzeko Mailope (1.300 ale, hilabetekaria), Ultzamaldeko Pulunpe, Salazarko Bilgua (elebiduna, bizitza laburrekoa), Garesko Murugarren, Iruņeako Ze berri? (52.000 ale) eta Iruņeko Udal Boletina, eta Iturmendi Herriaren mintzoa