Telebista lokalaren etiketapean oso errealitate oparoa daukagu Euskal Herriko ikus-entzunezkoen panoraman. Berrogeita hamarretik gora dira transmisio moduari, emisio-esparruari, helburuei, finantzatzeari, egituratzeari eta programazioari dagokienez oso desberdinak diren kanalak. Gainera, gertutasunerako, erreferentzialtasun informatiborako, hizkuntza-normalkuntzarako, integraziorako eta egituraketa sozialerako tresna ezin hobetzat hartu diren kanal horiek, gaur egun, eztabaidaren muinean eta zurrunbilo kontzeptualean jira-biraka daude.