COPE: Cadena de Ondas Populares de Espainia. Herri irratia izeneko emisorekin lotuta sortu zen COPE Donostian, Loioalan, Bilbon, Gasteizen eta Iruņean. EAEko emisoreik, katetik alde egin zuten 1993an eta COPE maiztasunik gabe geratu zen, Radio Tele Basconia S.A heldu arte. Hain zuzen ere, Radio Correo eta Radio Diario emisoren bidez, Antena 3 katearen programazioa eskaintzen zen, PRISAk akzioak erosi eta gero. Denboraldi batez, Radio Correo eta Radio Diario adierazleez tokiko programazioa emititu eta gero, COPE katearekin akordio batera heldu ziren, katearen programazioa eskaintzeko. Hitzarmen hori 2002ko udan apurtu zen, eta berriz ere maiztasun berrietan kokatu behar izan ditu Elizaren kateak bere bi programak.