Zirika irratia: Gipuzkoan sortu zen lehen udal irratia Zirika irratia izan zen, eta 1989ko abenduan hasi zen emititzen udaletxetik. Udalak, egoitza uzteaz gain, ia osotasunean subentzionatzen du emisora. 99,3 MHz-etan kokatua, Idiazabal herria du hedadura eremu; hala ere, Goiherri osora hedatzeko asmoa dute bertako arduradunek. Astean zehar emititzen du hiru orduko magazina. Herriarentzako interesgarriak diren albisteak zein abisuak ematen dituzte. Era berean, herriko taldeen eta elkarteen parte-hartzea bultzatzea dute helburu, bertako ekitaldien dinamizatzaile moduan erabili ahal izateko.