Radio Marca: Radio Marca kirolari buruzko informazioan oinarritutako irrati formula da, interneten emititzen hasi zen arren, dial analogikoak ere entzugai dago. Bizkaian, Onda 3 zelakoaren maiztasunean entzun daiteke, 2002ko udaz geroztik, maiztasun horretan eskaintzen zen Europa FM izeneko programazioa bertan behera utzi eta gero.