40 principales: gazteei zuzendutako irrati formula da - 15 eta 25 urtekoei- bertan, musika komertziala hedatzen da. FM-n aditzen da. Jaurlaritzak Radio Vitoria erosi eta gero, maiztasunik gabe gelditu zen kate espainarra eta Miranda de Ebro hiri Burgostarretik heldutako seinalea jaso behar izan zuen entzuleriak Araban. Azkenean, maiztasuna lortu zuen 87ko banaketan; hasieran, kate bereko 40 principales delakoaren programazioa hasi zen emititzen arratsaldeetan, emanaldiak bereburu egin ziren artean. Avante Radio enpresak eskuratutako maiztasunean emitzen du gaur egun Radio Vitoria delakoak.