Berriozar Irratia: 1985an sortu zen lehen aldiz Berriozarren irratia, Antonio Salasen eskutik. Hasieran bere kontura lortzen zuten dirua, bestak eta bertze ekintzak antolatuz. 1988an, lehen aldiz 100 000 pezetako dirulaguntza jaso zuen, eta urte horretako abuztuan, FM-ko 106,5tean Zartako Irratia sortu zen.(1988-1990) Hasieran irratiaren azpiegiturak eskasak ziren eta legalizazio ez zuen lortu, 1990 LOT legea (Ley de Organización de Telecomunicaciones) zela eta bertze Iratí aunitz bezela, hau ere itxi egin zuten. Urte batzuk beranduago, Berriozar udal irratia sortu zen FM 107.3n. Lokal propioekin eta material berriekin.