Udal irratiak: udalaren edo tokiko administrazioaren ondasuna diren eta hedadura- eremu lokala duten emisorak dira udal irratiak. Kudeaketari dagokionez, udalek berek kudea litzateke (udal-elkarte edo organo baten bidez), espresuki sorturiko erakunde autonomo baten bidez. * Aralar Irratia: 1991ko apirilean emititzen hasi zen Lekunberrin, emititzeko baimena 1997an lortu zuen arren. Martxoan zehar dena prestatu eta gero, Bixente Setoain soinujolea egin zen emanaldiaren kargu. Horrek utzi eta gero, Martin Juanenak hartu zuen ardura, gaur egun emisora gidatzen duen bera. Emisora Lekunberriko Kontzejuaren jabetza da, eta Larraun, Basaburua eta Ultzamako herrietan entzun ahal da. * Arrasate Irratia: EAEn legalizaturik dagoen udal irratietako bat da. Hasieran udalak kudeatzen zuen; gaur egun, berriz, Goiena kooperatibaren gestiopean dagoen arren. Nerea Zubiete eta Patxi Montero izan ziren irrati proiektuaren arduradunak, eta, urteetan eman eta gero, 1991ko errege-dekretua indarrean jarri arte itxaron behar izan zuten, egitasmoa praktikara eramateko. Dena dela, 1994ko azaroaren 11an hasi zen emititzen. Proba-emanaldien garaia gainditu eta gero, 1995eko otsailean abian jarri zen emankizun erregularra. Legeztapena 1997ko abenduan onartu zuen Jaularitzak. Arrasateko informazioa eskaintzea izan dute beti helburu nagusi, hala ere, emisora inguruko bertze herrietara heltzen zenez (Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagan ere entzuten zen) korrespontsalak izan zituzten, herri horietan gertatzen zenaren berri eman ahal izateko. Euskaraz aritzea erabaki zuten hasieratik, eta bertan ekoitziriko irratsaioez gain, Euskadi Irratiarekiko konexioek betetzen zuten gainerako denbora; hala ere, oso argi zuten bertako irratilariek herrian zerbait gertatuz gero, kanpoko emankizuna moztu eta bertako informazioa eskainiko zutela. Berriozar Irratia: 1985an sortu zen lehen aldiz Berriozarren irratia, Antonio Salasen eskutik. Hasieran bere kontura lortzen zuten dirua, bestak eta bertze ekintzak antolatuz. 1988an, lehen aldiz 100 000 pezetako dirulaguntza jaso zuen, eta urte horretako abuztuan, FM-ko 106,5tean Zartako Irratia sortu zen.(1988-1990) Hasieran irratiaren azpiegiturak eskasak ziren eta legalizazio ez zuen lortu, 1990 LOT legea (Ley de Organización de Telecomunicaciones) zela eta bertze Iratí aunitz bezela, hau ere itxi egin zuten. Urte batzuk beranduago, Berriozar udal irratia sortu zen FM 107.3n. Lokal propioekin eta material berriekin. * Esan-Erran irratia: EAEn bezalaxe Nafarroan ere ez da oso nabaria izan udal-irratien presentzia (bakar batzuk egon eta dauden arren eta kasu gehienetan bertako gazteek edo kultura-elkarteek bultzaturiko proiektuei babes legala eman diete udalek, baita laguntza ekonomikoa ere. Hori da Basaburuko Esan-Erran irratiaren kasua. Irrati honek lizentzia lortu zuen 2002ko otsailean. * Errenteria Irratia: Errenteriako udalak bultzaturiko emisora 2000ko amaiera jarri zuten abian; hain zuzen ere, abenduaren 27an hasi zen emititzen. Azpiegitura udalak jarri zuen arren, helburu komertziala badute emisoraren arduradunek, eta horregatik, Kubide izeneko enpresak kudeatzen du emisora. Irratia elebiduna da. * Irati Irratia * Itsuki Irratia: Itsuki Irratia, 1986. urteko ekainaren 10ean jaio zen Bermeon ibilaldia ospatzen ari zela. Udaletxearekin hitz egin ondoren, eta toki bat aurkitu eta gero lehen emisioak egiten hasi ginen, hasiera bateko programazioa batik bat kulturala eta musikala izanik. 17 urte hauetan Itsuki Irratia hainbat lokal ezberdinetatik pasatu da. Lehen lokala Intxausti kalean zegoen eta Bermeoko Saltzaileen Elkarteak emondakoa zen. Lehen lokal haren azpiegitura oso txarra zenez, Udaletxeak emondako beste lokal batetan kokatu genduan irratia. Baina, hala ere, Askatasun Bideako lokal honetan arazoak zirela eta ez genuen denbora askorik igaro, eta hemendik Artike Bideko aberehiltegiko bigarren solairura pasatu ginan. Baiana hemen ere geure arazoak genduzan, adibidez, toki baxuan zegoenez, Bermeoko toki askotara ez zen heltzen Itsuki Irratiko seinalea. Beraz, Udalak Anasagasti Tar Teodoro kalean dagoen instituto zaharreko goiko solairuko gela batzuetan beharrezkoak ziren erreforma-lanak amaitu ondoren, bertan ezarri ginan Itsuki Irratikoak orain dela 4 urte ta erdi gutxi gora behera. Iraganari begira, Itsuki Irratian gagozanen ametsa izango litzateke, udal irrati bat bihurtzea, eta Bermeoko herriarentzako lan egitea irrati baten bidez. Ea ba lrtzen badogu denon artean Itsuki Irrati guztion amets hau eta amets izatetik egi bihurtzera pasatzen dogun. * Karrape Irratia: Nafarroan nahiko udal irrati gutxi daude eta Karrape irratia da horietako bat. Leitzan emititzen da eta bertako gazteek eta kultura elkarteek bultzatutako proiektua da. * Mozoilo Irratia: Galdakaoko Mozoilo Irratia irrati aske moduan jaio zen 1979an. Gobernuko agintariek itxiarazi zuten 1981ean eta 1986an berriro ireki zuten. 1988tik aurrera udaletxearen babesean emititzen hasi zen (1995ean udalak aurrekontuaren 100.000 pezetako- 601 euro gutxi gorabehera- diru-laguntza eman zion irratiari) FM-ko 105,7 MHz-etan. Udalak egoitza uzteaz gain dirulaguntza ematen dio urtero irratiari, dena dela finantzabide eskasa da hori eta publizitatetik hartu behar izaten ditu diru sarrerak, Galdakaoko denden eta zerbitzuen iragarkien truke. Programazio gehiena gaztelaniaz emititzen du eta irrati formula musícala zen disko eskainiak izeneko taxuerak ditu oinarri. Langile gehienak boluntarioak dira eta Kazetaritza, Ikusentzunezko eta Publizitateko ikasleek praktikak egiten dituzte bertan. * Iruñeako udal irratia: Emisorarik izan zuen lehenengo udal nafarra hiriburukoa izan zen. Iruñeako Udalak bere emisora-proiektua bultzatu zuen, tokiko erakundeak eskaintzen zuen informazio-zerbitzuen barruan, udal irratiak Iruñeako Irratia izena zuen eta, Udaletxeko beheko solairuan kokatuta zegoen. 1986an hasi zen emititzen, eta abian jartzeko aurrekontua milioi eta erdi pezetakoa izan zen (9.000 euro). Hasieran, musika eta albisteetan oinarrituriko taxuera zuen eta tokiko informazioa eskaintzen zuen, trafikoari eta udal eremuari zegokiona bereziki. Beranduago, tailer moduan funtzionatu zuen, batez ere langabezian ziren gazteei zuzenduta, horren ondoren "Hari musikalaren" antzeko zerbitzua bihurtzeko. * Oñati Irratia: Oinati Irratia 1991an sortu zen, bi helburu nagusi zituela: batetik, Oñati barruan gertatzen den guztiaren berri ematea, udal kontuak, herrian sortzen diren albisteak... Bertzetik, hasieratik garbi geratu zen euskara bakarrik erabiliko zutela eta gure hizkuntza normaltzeko bide bat izango zela. Jendeak ere herriko informazio guztia euskaraz jaso zezan. * Zirika irratia: Gipuzkoan sortu zen lehen udal irratia Zirika irratia izan zen, eta 1989ko abenduan hasi zen emititzen udaletxetik. Udalak, egoitza uzteaz gain, ia osotasunean subentzionatzen du emisora. 99,3 MHz-etan kokatua, Idiazabal herria du hedadura eremu; hala ere, Goiherri osora hedatzeko asmoa dute bertako arduradunek. Astean zehar emititzen du hiru orduko magazina. Herriarentzako interesgarriak diren albisteak zein abisuak ematen dituzte. Era berean, herriko taldeen eta elkarteen parte-hartzea bultzatzea dute helburu, bertako ekitaldien dinamizatzaile moduan erabili ahal izateko. * Getxo Irratia: Bizkaiko Uribe Kosta 1988ko urtarrilean hasi ziren Getxoko udal-irratiaren emanaldiak; proba moduan hasieran, eta erregulartasunez apiriletik aurrera. 16 milioi pezetako (96.162 euro) inbertsioa beharrezkoa izan zen Getxo Irratia abian jartzeko. Kontrol kontseilu batek kudeatzen du emisora, 1987ko otsailaren 27ko udalbatzan ezarritakoaren arabera; Kontseilu horretan Getxoko alkateak edo bere ordez izendutako zinegotziak (zuzendari moduan) eta bertze bortz zinegotzik parte hartzen dute. Zinegotzia udal-hauteskundeen emaitzen arabera aukeratuak izaten dira, eta ordezkaririk gabeko alderdirik egon ez dadin, talde guztiek dute ordezkari bana izateko aukera. Kontseilu horren funtzioen artean, udal komunikabideen arduradun teknikoa izendatzea dago. Ekitaldien plangintza ezartzea eta adostutako programazioa betearaztea dira eginkizun garrantzitsuenak. Irratiaren bizitzaren lehenengo urtean herriko talde batzuek eta kolaboratzaileek parte hartu zuten arren, azken horien lan-baldintzen inguruan arazoak zirela eta, aukera hori itxi egin zuen udalak. Beraz, informazio arloa aurrera eramateko, funtzionarioek plantila eratu eta gero, irratsaioak kontratatzeari ekin zion udal administrazioak. Hala ere, entzule kopurua oso eskasa izan zen; esaterako, Getxoko Udalak 1991an eskatutako inkestaren arabera getxotarren %2k baino ez zuen irratia entzuten astean zehar, eta portzentajea %10era heltzen zen asteburueta; kirol saioak tartean zirela, noski. Irratien arduradunen esanetan, lizentziarik gabe emititzeak eragindako arazoa zen hori; hala ere, 1997an emititzeko baimena eskuratu arren entzuleen kopurua ez zen haunditu. Gaur egun, goizeko emanaldiak eskaintzen dituzte soilik, udal informazioan oinarrituriko buletin elebidunetan eta arratsaldeko hiruetatik aurrera Euskadi Irratiaren programazioaren bikoiztaile soila da emisora. * Durango Irratia * Zornotzako Udal-Irratia: Bizkaiko eta seguraski Euskal Herriko lehenengo udal irratia izan zen. 1982an sortu zen Zornotzako Kultur Etxean, asteburuetako emanaldiaz eta inguruko ikasleei zuzenduta irrati tailer moduan. Ikasleek ezezik bertze talde batzuek parte hartzeko aukera izan zuten beranduago. 1985etik aurrera irrati formula musikalean oinarrituriko programazioa eskaintzen zuen, egunero hiru orduz. Hasieran udaletxetik emititzen zuen 50Wko potentziaz, baina egokitzapen teknikoak egin behar zirela-eta, 250Wera igo zuen potentzia 1988an. Era berean, moldaketaren ondorioz beste lokal batzuetara eraman zituzten estudioak, cine-klub ondoko egoitzara. 1993an bertze aldaketa bat eman zen. Urte horretako martxoan kazetaritzako ikasleentzako bi beka deitzea erabaki zuenean udalak. Programazioa profesionalizatzea eta baita euskarazko irratsaioak sartzea zuten helburu arduradunek. Dialean ere lekua aldatu zuen, eta 102 MHz-etik 107 MHz-ra pasatu zen, emankizunak legeari egokituz. Era berean, programazioa luzatu eta astelehenetik asteazkenera bitartean, arratsaldero emititzen zuten 19etatik 22etara; ortzegunetan, 23:30etara luzatzen zen programazioa eta gauerdiraino ostiraletan. Larunbatetan, berriz, goizean emititzen zuen eta igandetan ez zen emanaldirik eskaintzen. Horrez gain, euskarazko lehenengo irratsaioak sortu ziren, nahikoak ez ziren arrean. Berritasun teknikoak ere izan sitúen irratiak garai honetan 93eko abuztuan potentziometroa hautsi zela eta, konponketarekin batera emankizunen potentzia indartu zuten eta Zornotzan ere Bediaraino entzuten zen. Ondoren, emandegitik Urritxeko araztegira eraman zuten antena. * Gorliz Irratia: Uribe Kostan, Getxo Irratiaz gain, badago bertze udal-irrati bat, Gorliz Irratia hain zuzen ere. Emisora hori tokiko administrazioaren babesa eta laguntza ekonomikoa dituen arren, ez dago udal egituretan sartuta, zerbitzu moduan eskainita bizik. Bertako langileek egindako magazín banak betetzen du goizeko eta arratsaldeko programazioaren tarterik handiena, gainerako ordutegian praktikak egitera doazen irratilariagaiak aritzen direla. Dena dela, eguneroko hogeita lau orduak betezeko, musikak betezen du parrilla. Finantzabide bikoitza du: udalaren diru-laguntza eta publizitatearen salmenta. Emisora elebiduna da, gaztelaniazko ekoizpena nagusi den arren. * Oiartzun Irratia: Euskal herri komunikabide ezberdinak biltzen dituen fundazioaren barruan kokatzen da Oiartzun Irratia. Hain zuzen ere, 1999ko uztailaren 7an emititzen hasi zuen emisora Oarso Komunikabideen Fundazioaren barnean dago, Bailaran Lau Haizetara eta Orraxi aldizkariekin eta Oarso Telebistarekin batera. Oiartzun Irratia udaletxeko lokaleak dago, eta tresneria ere udalarena da. Hala ere, mantenua, langileen ordainketa, materialaren erosketak eta ginerako gastuak finantzatzeko publizitatea saltzen dute. Herriko biztanleei zuzenduta, helburua honako hau da, Ane Lardi irratiko arduradunaren hitzak erabiliz "...herriko berriak herritasun ikuspuntutuik ematen saiatzen gara, herriari protagonismoa eskainiz, Eskualdeko eta Euskla Herriko albisteek ere badute berentartetxoa. Nahiz eta herrian eguner-egunero berririk ez izan, beti izaten da abisuren bat edo gaietan sakontzeko aukera" Horregatik, ezinbestekoa jo zuten herritarren parte-hartzea hasieratik. Era berean, bertako ikastolako gazteek irratsaioak egin dituzte. Magazín batek betetzen du programizioaren tarterik haundienta; goizeko 120:30etatik 12:00tara zuzenean eskintzen dute, eta berriz errepikatzen dute arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Eguneko santuen izenak, urteurrenak eta zozketak eman eta gero, prestsaren irakurketa egiten dute. Ondoren, bertako albisteak garatzen dituzten. Oarso Telebistarekin, Errenteria-Oreretako Lau Haizetara, Lezoko Orraxi eta Oiartzungo Udala Infomatzen aldizkariekin konexioa eginez. Emisio-ordutegia osatzeko, musika eskaintzen dute. Irrati estatalak: RNE: Radio Nacional de España irrati-katearen lehenengo emanaldia Donostiatik 1961an egin zen, urriaren 1ean egoitza donostiarra inaguratu zelarik. 1970eko maiatzeren 16an inauguratu zuten RNEren egoitza Bilbon eta, 14 urte beranduago Gastezko egoitzaren ateak zabaldu ziren. 1984an bertan ere inauguratu zen Iruñeako RNEren emisora, bi urte lehenago hasitako prozesu baten ondorioz. Estatu espainiar osorako irrati kate publikoa sortzeko asmoa irratigintzaren hastapenean kokatu behar da. Asmakizunaren hedapena, iniziatiba pribatuak bultzatu zuen arren, estatuko agintariek, komunikabideko garrantziaz jabeturik, hasieratik aurreikusi zuten irratia ziurtatu beharreko zerbitzu publikoa zela. Halaber Irrati Hedapenerako Zerbitzu Nazionala osatzeko beharra ikusita, estatu espainiarreko gobernuak dekretu bat argitaratu zuen 1929an, lehiaketa publikoa iragarriz. Lehenengo lehiaketa hori esleitu gabe gelditu zen arren, gobernuak bigarren saio bat egin zuen hilabete batzuk beranduago. 1931n berriz, errepublikaren ezarpenak bertan bera utzi sitúen aurreko gobernuaren disposio guztiak, irratiari buruzkoak barne. Hurrengo urteetan, gorabehera aunitz egondu ziren irrati honen inguruan. Espainiako Gerra Zibilean zehar osatu zen RNE estatu kate publikoaren lehenengo emisora, Radio Salamanca izenekoa hain zuzen ere. 1940ko hamarkadaren amaieran 5 estazio zituen kate espainarrak estatu osoan. Hego Euskal Herrira berriz, beranduago heldu ziren RNE emisorak. Lehenengoa Donostiakoa izan zen 1961ean; eta ondoren, Bilbokoa 1970ean. Gasteizko eta Iruñeako estazioak berriz, PSOEren gobernuaren garaian finkatu ziren. Aurretik, RNEren irratsaio asko "Radio Álava" eta "La voz de Navarra" izeneko emisoretan eskaintzen ziren. Horrez gain, aipatuko bi emisora horiek eta Donostiako zein Bilboko RNEko irratiek saio bateratzu batzuk eskaini zituzten 70ko hamarkadan. Dena dela, emankizun gehienak Madrildik bidaltzen ziren, eta Euskal Herrian egindako programazioak, egunero hiru orduz besterik ez zuen betetzen. Igandetan aste osoko informazioa batzenn zituen albistegi bat eskaintzen zen euskaraz, eta hilean behin baserritarrei zuzendutako irratsaio bat. RNEko kateak aldaketa asko jasan ditu Monarkia Parlamentarioa ezarri eta gero. Radio 1: irrati konbentzionala da, uhin ertainean emititzen da. Maiztasun modulatuan errepikatzen da, lehen, Radio 4 zegoen tokian. Radio 2: Musika klasikari buruzko saioak ematen dira. Radio 3: Irrati formula kulturala maiztasun modulatuan eskaintzen da. 1979an abangoardia kulturala integratzeko emanaldi berezia eskaintzen hasi zen gaueko programazioan. Era berean, Madrilgo gobernuan buru zegoen UCD alderdiarekiko kutxu kritikoa nabaria zen eskaintzen zituen informazio-saioetan. Baina, 1982an, PSOEk hauteskundeak irabazi eta gero, gobernuak ez zituen kritikak onartu nahi izan, eta irratiaren ibilbidea aldatu egin zen, 1991an irrati-formula bihurtuz. Radio 5: irrati-formula informatiboa da, maiztasun modulatuan eskeitzen da. Hasieran Radio 5 zena, Radio 5 Todo Noticias izeneko irrati-formula bilakatu zen 1994ean. Ondorioz, ordura bitartean eskainitako tokiko programazioa desagertu zen eta kateko korrespontsalia bilakatu ziren euskal hiriburuetako egoitzak, deskonexio lokal gutxi eskaintzen zituzten arren. Radio France: FR3k bultzaturiko deszentralizazio-esperientzitan oinarrituta, eskualdeko irratiak sortzen hasi zen estatu frantsesean zehar. France Bleu: 50 urtetik gorakoei zuzendutako Radio Bleu eta Radio France katearen tokiko emisoren batzearen ondorioz sortu zen 2000n. Programazio orokorra eskaintzen du, bereziki helduei zuzendua. Ipar Euskal Herrian France Bleu Pays Basque du izena katearen emisorak. France Info: informazioan oinarritutako irrati formula da. Egunero 24 orduz eskaintzen du informazioa. France Musiques: genero desberdinetako eta kalitateko musika eskaintzen duen irrati formula da. Francia Culture: irratsaio kulturalek osaturiko irrati-formula da. Francia Iner: programazio konbentzional orokorra eskaintzen duena da. Le Mov: gaztetxoei zuzendutako irrati formula da. Irrati pribatuak: Irrati komertzialak: Jaurlaritzaren definizioaren arabera, "publizitatezko edo merkataritzazko sustapenerako edozein programa motan zabaltzean datzan helburua dutenak joko dira merkataritzazko emisoratzat". Kate estatalak: PRISA: Unión-Radio SER: programazio orokorra eskaitzen duen emanaldia. Hego Euskal Herrian AM-n entzun daiteke Donostian- Radio San Sebastián-, Bilbon -Radio Biobao- eta Iruñean - Radio Navarra-; Gasteizen eta Iruñean berriz, FM-n emititzen du. SER kateak kudeatzen duen PRISA taldeak erosi zituen Antena 3 zelakoaren akzioak 1992an, eta horren ondorioz, katearen kazetari ospetsuenek alde egin zuten. Era berean, PRISAk Antena 3 zelakoaren emisora batzuk SER katearen egituraren barnean sartu zitiuen - azken hori existitzen ez zen tokietan bereziki-, programazio konbentzionala estatuko hiri garrantzitsuenetan zabaltzeko asmoz. 40 principales: gazteei zuzendutako irrati formula da - 15 eta 25 urtekoei- bertan, musika komertziala hedatzen da. FM-n aditzen da. Jaurlaritzak Radio Vitoria erosi eta gero, maiztasunik gabe gelditu zen kate espainarra eta Miranda de Ebro hiri Burgostarretik heldutako seinalea jaso behar izan zuen entzuleriak Araban. Azkenean, maiztasuna lortu zuen 87ko banaketan; hasieran, kate bereko 40 principales delakoaren programazioa hasi zen emititzen arratsaldeetan, emanaldiak bereburu egin ziren artean. Avante Radio enpresak eskuratutako maiztasunean emitzen du gaur egun Radio Vitoria delakoak. Cadena dial: gaztelerazko musika eskaintzen duen irrati formula da, Hego Euskal Herrial Cadena Dial Euskadi -2001ez geroztik- Cadena Dial Onda Vasca eta Cadena Dial Navarra adierazleez emititzen du. M-80 radio: 1993an sortu zen Unión Radio delakoaren barruan, Cadena Minuto izeneko kateraren eta Radio 80 Serie Oro zelakoaren batzearen ondorioz. Radio Minuto izeneko katea, PRISAren El País katearen ondorekoa izan zen eta irrati formula musikala eskaintzen zuen. Radio 80 Serio Oro Antena 3 izekoak zuen programazio espezializatua zen. PRISA enpresak Antena 3 zelakoaren akzioak erosi eta gero, bi irrati formulak batu eta M 80 sortu zuen. 1998an, M 80 izena hartu zuen. Araban Laudio irratiaren maiztasunean emititzen du. Laudio irratia, 1985ean sortu zen, jaiak bizitzeko irrati modura. Bi urte beranduago 1987ko ekainean era erragularrean emititzen hasi zen baimenik ez zuen arren. Hamar mila sinadura lortu zituzten arduradunek baimenearen eskakizunarekin batera eskaintzeko eta 1989an lortu zuen lizentzia. Aiara bailara osoan jasotzen da Laudio irratiaren seinalea, baita Zaila, Balmaseda, Basauri eta Bilboko erdialdean ere, eta bai Espinosa de los Monteros eta Mirande de Ebro herrietan ere. 2000.urteaz geroztik Aiara Irratiak biderkatzen du Laudio Irratiaren seinalea Amurriorako, FM-rako 107,5 MHz-etan. Gaztelaniazko programazioa nagusitzen da emisora horretan, noizbehinka euskarazko saioak eskaini dituen arren. Máxima FM (Sinfo Radio zena):Sinfo Radio zelakoa, musika klasikoari buruzko irrati formulan oinarrituta zegoen, 2002ko apirilatik aurrera, eta kate klasikoaren porrota frogatuta, dance izeneko musika eskaintzen duen irrati formula da, Máxima FM adierazleaz ezagutzen dena. OCR: Onda Cero Radio. ONCEk(Orgainización Nacional de Ciegos de Espaina) sortu zuen irrati empresa hau 1988an. 1990eko apirilean Rueda Rato zelako irrati katearen instalazioak erosi zituen, eta, ondorioz, estatu mailan hedatzea lortu zuen. Era berean, estatuan zehar deituriko lehiaketetan parte haru zuen maiztasun gehiago zabalteko. Telefónica enpresak, 1999an erosi zituen katearen akzio gehienak. Antena 3 telebistak erosi zuen Onda Cero Radio 2001eko abenduan. Blas Herrero empresario asturiarraren Radio Blanca izeneko katearen maiztasunak bereganatu zituen emititzeko, harekin akordio batera heldu eta gero. Enpresari asturiarrak Sociedad de Telecomunicaciones Vascas S.A izeneko enpresaren bidez lortu zuen maiztasun bana Araban eta Bizkaian. Gipuzkuna berriz, eskuratutako 2 lizentziak -Donostian eta Eibarren- Sociedad de Telecomunicaciones Donostiarra S.A zelakoaren izenean lortu zuen. Emisora horioetan, aldierazlearen aldaketa asko gertatu dira emititzeko lizentziak lortu zituenetik. Gaur egun, Grupo Planetak erosi du. Onda Cero: Programazio Konbentzional orokorra eskaintzen du. Kiss-FM: Helduentzako emanaldi musikala da. Kiss- FM adierazleaz emititzen duten emisoretan, adierazlearen aldaketa asko gertatu dira 2002an emititzeko lizentziak lortu zituztenetik: Onda Cero Música/Onda 10/Europa FM/Kiss FM. Onda Cero Música izenarekin hasi ziren kate musikalaren emanaldiak, baina adierazle konbentzionalarekin izen nahastea zela eta, izena aldatzea erabaki zuten eta 1995ean, Onda 10 adierazleaz hasi zen emitzen. Irrati musikal horren emanaldia 20-40 urteen artekoei zuzenduta zegoen. Telefónica empresa 1999 Onda Cero katean sartu zela Onda 10 katearen emanaldiak bertan behera geratu ziren eta horren ordez, Europa FM izeneko emanaldia eskaintzen hasi zen. Dena dela, itzarmenak 10 urteko luzapena zuen arren, 2000n apartu egin zen eta Onda Cerok, Kiss FM emanaldi musikala eskaitzen du hortik aurrera maiztasun horietan. COPE: Cadena de Ondas Populares de Espainia. Herri irratia izeneko emisorekin lotuta sortu zen COPE Donostian, Loioalan, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. EAEko emisoreik, katetik alde egin zuten 1993an eta COPE maiztasunik gabe geratu zen, Radio Tele Basconia S.A heldu arte. Hain zuzen ere, Radio Correo eta Radio Diario emisoren bidez, Antena 3 katearen programazioa eskaintzen zen, PRISAk akzioak erosi eta gero. Denboraldi batez, Radio Correo eta Radio Diario adierazleez tokiko programazioa emititu eta gero, COPE katearekin akordio batera heldu ziren, katearen programazioa eskaintzeko. Hitzarmen hori 2002ko udan apurtu zen, eta berriz ere maiztasun berrietan kokatu behar izan ditu Elizaren kateak bere bi programak. COPE: Emanaldi komentzional orokorra. Cadena 100: 20 eta 35 urteen arteko heldu gazteei zuzendutako irrati formula musikala da, eta rock estiloa eskaintzen du nagusiki. Cadena 100en emanaldiak 1992ko maiatzean hasi ziren estatu espainarrean eta helduentzako zein entzuleria bereiziarentzako musika eskaintzen du. Hasiera batean, programa musikal hori, Ipar Onda S.A enpresak kudeatzen zuen Radio Miramar katearen bidez eskaintzen zen arren, 1993an akordioa bertan bera geratu eta gero- Radio Miramar Copek erosi zuen, lizentziarik eskuratu ez zuen arren eta desagerrarazi egin zuen- Onda Cero Radio izeneko katearen emanaldiak eskaintzen hasi zen maiztasun horietatik. 2002ko irailaz geroztik, Gasteiz Herri Irratiaren, Donostiako Radio País Vasco-zelakoaren eta Top Bilbao izeneko emisoraren maiztasunetan emititzen hasi zen Cadena 100. Radio Marca: Radio Marca kirolari buruzko informazioan oinarritutako irrati formula da, interneten emititzen hasi zen arren, dial analogikoak ere entzugai dago. Bizkaian, Onda 3 zelakoaren maiztasunean entzun daiteke, 2002ko udaz geroztik, maiztasun horretan eskaintzen zen Europa FM izeneko programazioa bertan behera utzi eta gero. Radio Intereconomia: Honen programazioa Radio Correo zelakoaren maiztasunean emititzen hasi ziren 2002ko irailean, COPE katearekin zuen akordioa bertan behera gelditu eta gero. Emisora horretako programazioan informazio ekonomikoaz gain, interes orokorreko edukiak ere eskaintzen dituzte, musika klasikoak lagunduta. RKM: Remar elkarteak bultzaturiko emisora da, irrati formula musikalean oinarrituta. Sevillan sortua da eta Euskal Herrian emisora bakarra du, Gasteizen. Europe 1 communication: Europe 1: informazioan oinarritutako programazioa eskaintzen du. 1995ean hasi zen emititzen. C mailako emisora da legeria frantsesaren arabera. C maila horretan, estatuan hedatzeko asmoa duen programa tematikoa eskaintzen duten tokiko edo herrialdeko zerbitzuak sartzen dira. Horien ezaugarriak honako hauek dira: -Hedadura eremua lokala edo herrialdekoa: 6 milioi baino gutxiagoko zonalde batean. -Gutxienez 3 ordutako tokiko programazioa eskeini behar dute goizeko seietatik gaueko hamarretara bitarteko ordutegian. -Gainerako denboran zehar, estatu mailako programazio tematikoa esquían daiteke. Europe 2: 1987ko azaroan sortu zen irrati formula, gazteei zuzendua (15-34 urteko gazteei)Ipar Euskal Herriko emisoraren adierazlea Europe 2 Côte Basque da. RFM: RFM Pays Basque adierazleaz emitizen du Ipar Euskal Herriko emisorak. NRJ: NRJ: Ipar Euskal Herriari dagokion emisora, NRJ Bayonne adierazlea du. C mailako emisora da Jean-Paul Baudecroux-ek sortu zuen, eta berak ditu akzio gehienak, Sonopar delako enpresaren bidez. Radio Nostagie: Helduentzako irrati formula musikala da. Pierre Albetik 1983an sortu zuen Lyonen RMC-k,1989an akzioen %51 bereganatu zituen eta 1998an NRJ taldeak bereganatu zituen. RMC Info: (Radio Monte Carlo): informazioan eta gaurkotasunean oinarrituriko programa orokorra eskaintzen du. Legeria frantsesaren arabera, E kategoriakoa da; hau da, estatu mailako zerbitzu orokorrekoa. 1942an sortu zen eta 1943an hasi zen emititzen, 1998an NRJeta Sud Radio taldeek hartu zuen emisoraren controla. RTL: Radio Télévison Luxemburgoise: RTL: programazio orokorra eskaintzen du emisora honek. Informazioak eta kulturak garrantzi haundia dute parrillan, E mailako emisora da; estatu mailako zerbitzu orokorrak alegia. RTL 2: 20 -35 urteko gazteei zuzendutako irrati formula musikala. D mailako emisora da; estatu mailako zerbitzu tematikoa alegia. Kate erregionalak: NGR: (Nervión-Gorbea-Rabel): 1992an hasi ziren katean emititzen Radio Nervión/Nerbioi Irratia eta Radio Gorbea delakoak; 1997an, Kanal Audiovisual Cántabro delakoaren Radio Rabel ere sartu zen taldean. Musika espainiarra eskaintzen dute, tokiko informazioarekin tartekatuta. Radio Nervión/Nerbioi Irratia: emisora hau 1986ko maiatzean hasi zen emititzen Bilbotik. Estilo askotako musika espainarra eta "Bilbainadak" deituriko abestiak eskaintzen zituen programazioan zehar, baita entzuleekiko harreman zuzena bialtu ere. Batez ere disko eskainiak izeneko taxuera erabiliz. Fenómeno soziologikotzat jo izan dute askok irrati formula horren arrakasta, hala eta guztiz ere imitatzaileek ez dute hainbertze arrakasta lortu. Gorbea Irratia: Tokiko informazio eta musika Espainarrean oinarritutako emanaldia da. Loiola-Donostia herri irratiak: Gipuzkuan 2 emisora sortu ziren, 1960. hamarkadako hasieran. Loiolako herri irratia: programazio orokorra eskaintzen du, gaztelaniaz eta euskaraz. 1961eko otsailaren 11n hasi zen emititzen Loiolako herri irrati(EAK-66). Iturri batzuen arabera, emisora 61eko otsailaren 2an abian jarri zen arren, 9 egun beranduago hasi ziren emanaldi erregularrak. Loiolako emisora, Jesusen lagundiaren eskutik sortu zen, eta Loiolako Santutegiko egoitzak jarri zituen estudioak; 60 metroko antena berriz, Erlenate mendian zegoen. Emisio - potentzia 2 KW zen eta beraz Azpeitian ez ezik, inguruko herri askotan jasotzen zen seinalea. Irratsaio erlijiosoez gain, pilota partidak eta bertso saioak eskaitzen zituen, baita txirrindularitza lasterketen emanaldiak ere. Arrate, Segura eta Tolosako irratiak itxita zeudela, Loiolako herri irratiak jarraitu zuen euskaraz emititzen 1964an. Denba dela, 1965eko uztailaren 26an Loiolako Herri Irratia itxi zuten agintariek. Urte bete beranduago, 1966ko uztailaren 31n, berriz ere ekin zion emititzeari baina Maiztasun Modulatuan. Bigarren garai horretan, estudioak haunditu zituzten eta emisore berri bat kokatu zuten Itsumendin. Madrilgo gobernuarekin gero eta arazo gehiago zituen euskaraz emititzeagatik eta oso txarrak ziren emisorak erakunde ofizialarekin zituen harremanak. Herritarren Atxikimendua, ordea, gero eta beroagoa zen eta horren froga da , zalantzarik gabe, garai berri horretan bost mila familia gipuzkuarrek eskaintzen zioten sostengu ekonomikoa, kuota finkoa ordainduz. Donostiako herri irratia: Programazio orokorra eskaintzen du gaztelaniaz eta euskaraz. 1962ko abuztuaren 15ean abiatu ziren irrati honen emanaldian, EAK-44 adierazleaz. Gipuzkuako Gotzaindegiak sortu zuen, Felix Monederok bultzatua. Hasieran estudioak Bengoetxe kalean kokatu ziren, eta zentru igorlea Aieten. 1974n Garibai kalera eraman ziren estudioak eta hortxe daude oraindik. Lehenengo urteak ez ziren oso onak izan eta zuzendari batzuk eduki arren ez zuen empresa moduan finkatzea lortu. Beraz, 1971n, Loiolako Herri Irratiko zuzendaritzak hartu zuen emisora Donostiarraren ardura, aurreko urtearen abenduan jabetza Jesusen langundiak eskuratu eta gero. Hortik aurrera, Juan Lekuonak gidatu zituen emisora biak, Gipuzkuan errotu zen irrati egitasmoa bultzatuz. Emisora Donostiarra Uhin Ertainean emititzen zuen eta Loiolakoak Maiztasun Modulatuan eskaintzen zuen programazioa. Saio Bateratuak egiteaz gain, bakoitzak bere nortasuna mantentzen jarraitu zuen. Ikusweb orria: www.herri-irratia.com Sud Radio: Irrati honek programazio orokorra eskiantzen du, eta estatu espainar osorako eduki komunez gain programazio erregional berezia ematen du. Legeria frantsesaren arabera B mailako emisora da. B maiala horretan, tokiko edo herrialdeko zerbitzu independenteak identifikaturiko programa estatal baten barruan ez daude sartuta. Hona hemen irrati horien ezaugarriak: - Hedadura eremu lokala edo herrialdekoa: 6 milioi baino gutxiagoko zonalde batean. - Tokiko interesa duen programazioa gutxienez lau orduz iraun behar du, publizitatetik at, goizeko seietatik gaueko hamarretara bitarteko ordutegia. - Irratsaioak kontrata daitezke irratsaio bankuetan. Irratsaio horien ornitzailea ez da identifikatzen informazio saioetan izan ezik. Emisora independienteak: Arrate irratia: irrati formula musikala eskaintzen duen arren, euskal musika da nagusi. Euskara erabiltzen du Bizkaiera eta Gipuzkuera nahastuz, esatariaren jatorriaren arabera. Bilbo Hiria Irratia: Bilbon kokaturiko emisora euskalduna da. Bilboko Herri Irratia: Programazio orokorra eskaintzen du, gaztelaniaz, euskarazko saioak tartekatu ohi duen arren. Athetic futbol taldearen partidak eskaintzen ditu zuzenean.Euskara ikasteko saioa emititzen hasi zen 1965ean, Xavier Peñaren Gramatika liburuan oinarrituta. Ikastaroa hasi eta bigarren egunean, Peñaren lana erosi nahi zutenek ilarak sortu zituzten irratiaren ataraian, eta hirugarren egunerako 2000ko tirada zuen Gramatika liburua agortu egin zen. Bi hilabete ondoren Jon Oñatibiak euskara irratiaren bidez ikasteko metodoa "Metodo de euskera radiofónico/euskara irrati bidez.Primer curso) izenko esku libura, plazaratu zuen eta horretan oinarrituta, Donostiako Herri Irratiak Bilboko saioa errepikatu zuen udazkenean. Bilboko Herri Irratiak (EAK-13) 1959an sortu zuen Bizkaiko Goitzaindegiak. Kultura eta erlijoari burzko gaiak nagusitzen ziren programazioan eta eduki batzuk euskaraz eskaitzen ziren. Adibidez, Irritzi saioan, Omilian, Errosario Santuan izeneko emanaldian, larunbateko Euskal Orduan eta Eusko Ikastola euskara zen hizpide. Bizkaia irratia: Bizkaieraz emititzen duen irrati bakarra da; irrati formula eskaini arren, irratsaioak ere tartekatzen ditu programazio parrillan. Estéreo Latino Uribe Kosta: Musika latinoari buruzko irrati formula. Euskalerria Irratia: Euskalerria Irratiaren sorreran Euskadi Irratiaren seinalea Iruñea herrira eramateko asmoa egon zen. Hain zuzen ere, Iruñeako Euskalerria elkartearen lehenengo helburua horixe izan zen, EAEn jaio berria zen Euskal Irrati nazioala izateko asmoa zuen emisora Nafarroan entzun ahal izaten, alegia. Presidentziako kontseilari nafarraren behin behineko baimena lortu eta gero, Euskalerria irratia emititzen hasi zen 1988ko azaroaren 7an, FM-ko 91,4 MHz-tan. Tokiko programazioa eskaintzen zuen ordu betez, gainerako denboran Euskadi Irratiaren seinalea eskaintzen zuen. Beranduago, Iruñean eta Nafarroan osoan gertatzen ziren albisteei eskainitako tartea zabaldu ahal zutela konturatu ziren bultzatzaileak eta ondorioz bertan ekoiztutako irratsaioak esakaintzen hasi ziren 1990ean. Mikel Bujanda kazetariak zuzendu du emisora hasieratik, eta hasieratik langile plantila profesionala osatuz joan dira. Nafarroako Gobernuak emititzeko lizentzia ukatu diola eta, legetik kanpo emititzera behartu du irratia, baina arduradunen asmoa profesionala izatea izan da. Oztopoak oztopo, aurrera jo eta oso entzuleria fidela lortu du, hasieratik dituzten helburu berak dituzte gaur egun ere: Iruñerriko euskaldunen komunikazio tresna izatea. Estudioak egokitu eta tecnología berrietara moldatzea izan zen milurteko berriaren atarian zuten erronkarik garrantzitsuena. 2001ean, estudioak digitalizatu zituzten, udalbiltzak emandako 37.563 €ko laguntzari eske. Alde batetik, estudio guztietan ordenagailuak jarri zituzten, ekoizpen- eta errelaizazio- sailean euskarri moduan erabiltzeko, eta bertze aldetik, ZISD konoxioaren bidez, kanpoko transmisioak hobetu dituzte. Hobekukntza horiek guztiak, entzuleek nabarituko zituztelakoan, lizentziaren auziak konpontzea da lortu beharreko hurrengo hurtas nagusia. Planet Radio: Donostiarn kokaturiko emisora musikala da. Radio Bahia: Lasarte kokaturiko emisora. Segura irratia: Gipuzkuako irrati komertzial elebiduna Gizarte Irratiak: - Xorroxin Irratia: Nafarroan emititzeko baimena duen irrati komertzial bakarra. Nafarroako lehenengo euskal irratia, Baztango Xorroxin Irratia izan zen. 1981an sortu zen, Erratzun Irrati aske moduan. Bertako lagun batzuek bortzna mila pezeta jarri zituzten lehenengo tresneria erosteko. Erratzutik Iruritako etxe partikular batera eraman zuten tresneria beranduago, eta bertan 7 urte eman eta gero Elizondora eraman zuten estudioa. Baztango udalerri horretan kokatzearekin batera, emisoraren profesionalizatzea lortu zen, 1990eko hamarkadaren hasieran. Nafarroako Gobernuaren irrati maiztasunen lehenengo lehiaketan bazterturik izan eta gero, bigarrenean lizentzia bat izan zuen Xorroxin irratiak Lesakan. Horrek aldaketa batzuk ekarri zituen emandegira 1999an. Baimena eskuratu berri zutela, egoitza inaguratu zuten Elizondon, eta horrekin batera Lesakan estudio berri bat irekitzeko beharra sortu zen, lizentziaren baldintzek behartuta. Bi egoísta horietatik Baztan, Malerreka, Bertiz-Arana eta Bortzirietako 40 bat herritara heltzen da emisoraren seinalea eta eragina. Batez ere, hasieran, entzuleria gaztea izan zen, baina geroago publiko helduari iristea lortu zuten; gaur egun ordutegiaren arabera mota ezberdinetako entzuleak bereizten dira: goizean goiz nekazariak; eguerdian berriz etxeko andreak, hortik aintzik gazte zein helduek entzuten dute. - Antxeta Irratia: - Beleixe Irratia: - Gure Irratia: - Irulegiko Irratia: - Lapurdi Irratia: - Mendililia Irratia: - Radio Bonne Nouvelle: - Xiberoko Botza: - Ttam Ttalun Irratia: - Txolarre Irratia: - Arlote Irratia: - Arrakala Irratia: - Eguzki Irratia: - Eup!Irratia: - Eztanda Irratia: - Garraxi Irratia: - Hala Bedi Irratia: - Irola Irratia: - Irrintzi Irratia: - KakaFlash Irratia: - Koska Irratia: - Matraial Irratia: - Mototoff Irratia: - Pititako Irratia: - Radixu: - Tas Tas Irratia: - Txantrea Irratia: - Txapa Irratia: - Txantxibiri Irratia: - Zaldiko Maldiko Irratia: - Zarata Irratia: - Zazpiki Irratia: - Zintzilik Irratia: - Bestelakoak: Radio Master, Radio Indutxu eta Zopinpa Irratia.