Radio 5: irrati-formula informatiboa da, maiztasun modulatuan eskeitzen da. Hasieran Radio 5 zena, Radio 5 Todo Noticias izeneko irrati-formula bilakatu zen 1994ean. Ondorioz, ordura bitartean eskainitako tokiko programazioa desagertu zen eta kateko korrespontsalia bilakatu ziren euskal hiriburuetako egoitzak, deskonexio lokal gutxi eskaintzen zituzten arren.