Loiolako herri irratia: programazio orokorra eskaintzen du, gaztelaniaz eta euskaraz. 1961eko otsailaren 11n hasi zen emititzen Loiolako herri irrati(EAK-66). Iturri batzuen arabera, emisora 61eko otsailaren 2an abian jarri zen arren, 9 egun beranduago hasi ziren emanaldi erregularrak. Loiolako emisora, Jesusen lagundiaren eskutik sortu zen, eta Loiolako Santutegiko egoitzak jarri zituen estudioak; 60 metroko antena berriz, Erlenate mendian zegoen. Emisio - potentzia 2 KW zen eta beraz Azpeitian ez ezik, inguruko herri askotan jasotzen zen seinalea. Irratsaio erlijiosoez gain, pilota partidak eta bertso saioak eskaitzen zituen, baita txirrindularitza lasterketen emanaldiak ere. Arrate, Segura eta Tolosako irratiak itxita zeudela, Loiolako herri irratiak jarraitu zuen euskaraz emititzen 1964an. Denba dela, 1965eko uztailaren 26an Loiolako Herri Irratia itxi zuten agintariek. Urte bete beranduago, 1966ko uztailaren 31n, berriz ere ekin zion emititzeari baina Maiztasun Modulatuan. Bigarren garai horretan, estudioak haunditu zituzten eta emisore berri bat kokatu zuten Itsumendin. Madrilgo gobernuarekin gero eta arazo gehiago zituen euskaraz emititzeagatik eta oso txarrak ziren emisorak erakunde ofizialarekin zituen harremanak. Herritarren Atxikimendua, ordea, gero eta beroagoa zen eta horren froga da , zalantzarik gabe, garai berri horretan bost mila familia gipuzkuarrek eskaintzen zioten sostengu ekonomikoa, kuota finkoa ordainduz.