Orain dela urte batzuk, hogei urte hain zuzen ere, pasatu dira Arabako irrati libreena sortu zenetik. Hamazazpi urte igaro dira Hala Bedi irratiak bere lehenengo igorpenak hasi zituenetik. Beste hainbat talde eta pertsona bezala, denbora epe honetan, irratia gure kale eta herrietako errealitatean murgildurik izan da, garatuz eta egoera berriei egokituz, baina bere jatorri alternatiboa inoiz ahaztu gabe. Azken urteotan, ahalegin handia egin duHala Bediren komunikazio proiektua berme osoz garatu ahal izateko, alde batera utzi gabe kalitate eta interes beteriko lana. Horretarako zenbait eginbehar jorratu dituzte: alde batetik, egoitza eraldatu dugu, irratia erabili eta entzuten dutenek azpiegitura tekniko onak goza ditzaten. Bestetik, egunero lan egiten dute programazio anitza, entretenigarria eta "konpetentzia"-ko komunikabideek egiten dutenarekin alde haundia duena lortzeko. Programazio honetan ziur aurkituko dituzula interes beteriko gaiak. Eurena egin duten lan jarrera berri honek bere lehen fruituak eman ditu dagoeneko. Gaur egun, Hala Bedi irratia indarturik ageri da. Honez gain, prentsa horia, sentsasionalismo merkea, desinformazioa eta iragarki itogarriez asperturik dagoen jende askoren alternatiba bihurtu da. Jende hau pentsatu eta ekiteko ideia berrien bila dabil eta kezkatuago dago gauzen zergatia ezagutzeko, hauekin batera agertzen diren txikikeria morbosoak ezagutzeko baino. Jende honek nahiago du interes komertzialetatik at dagoen komunikabide bat, erosketa ofertetatik kanpo dagoen bakarra. Jende hau ezberdina da eta harro dago horregatik. Proiektua herrikoia dela esaten dute. Izan ere, Hala Bedi irratia emisore, antena, ordenagailu eta mikrofono bat baino zerbait gehiago da. Hala Bedi irratia giza talde bat da, zeinean apostu honi bultzada ematen dioten hainbat pertsona biltzen diren. Pertsona hauen lanik gabe ez litzateke ezertxo ere existituko. Orain sendia zabaltzea dute helburu. Hainbat ideia dituzte, baina hauek aurrera egin dezaten laguntza behar dute. Eguneroko entzuleok lan-talde honen eguneroko lanean parte hartzea nahi dute irratian. Komunikabidearen independentzia eta kalitatea bermatzeko asmoz, laguntza eskatzen dute.