RNE: Radio Nacional de España irrati-katearen lehenengo emanaldia Donostiatik 1961an egin zen, urriaren 1ean egoitza donostiarra inaguratu zelarik. 1970eko maiatzeren 16an inauguratu zuten RNEren egoitza Bilbon eta, 14 urte beranduago Gastezko egoitzaren ateak zabaldu ziren. 1984an bertan ere inauguratu zen Iruñeako RNEren emisora, bi urte lehenago hasitako prozesu baten ondorioz. Estatu espainiar osorako irrati kate publikoa sortzeko asmoa irratigintzaren hastapenean kokatu behar da. Asmakizunaren hedapena, iniziatiba pribatuak bultzatu zuen arren, estatuko agintariek, komunikabideko garrantziaz jabeturik, hasieratik aurreikusi zuten irratia ziurtatu beharreko zerbitzu publikoa zela. Halaber Irrati Hedapenerako Zerbitzu Nazionala osatzeko beharra ikusita, estatu espainiarreko gobernuak dekretu bat argitaratu zuen 1929an, lehiaketa publikoa iragarriz. Lehenengo lehiaketa hori esleitu gabe gelditu zen arren, gobernuak bigarren saio bat egin zuen hilabete batzuk beranduago. 1931n berriz, errepublikaren ezarpenak bertan bera utzi sitúen aurreko gobernuaren disposio guztiak, irratiari buruzkoak barne. Hurrengo urteetan, gorabehera aunitz egondu ziren irrati honen inguruan. Espainiako Gerra Zibilean zehar osatu zen RNE estatu kate publikoaren lehenengo emisora, Radio Salamanca izenekoa hain zuzen ere. 1940ko hamarkadaren amaieran 5 estazio zituen kate espainarrak estatu osoan. Hego Euskal Herrira berriz, beranduago heldu ziren RNE emisorak. Lehenengoa Donostiakoa izan zen 1961ean; eta ondoren, Bilbokoa 1970ean. Gasteizko eta Iruñeako estazioak berriz, PSOEren gobernuaren garaian finkatu ziren. Aurretik, RNEren irratsaio asko "Radio Álava" eta "La voz de Navarra" izeneko emisoretan eskaintzen ziren. Horrez gain, aipatuko bi emisora horiek eta Donostiako zein Bilboko RNEko irratiek saio bateratzu batzuk eskaini zituzten 70ko hamarkadan. Dena dela, emankizun gehienak Madrildik bidaltzen ziren, eta Euskal Herrian egindako programazioak, egunero hiru orduz besterik ez zuen betetzen. Igandetan aste osoko informazioa batzenn zituen albistegi bat eskaintzen zen euskaraz, eta hilean behin baserritarrei zuzendutako irratsaio bat. RNEko kateak aldaketa asko jasan ditu Monarkia Parlamentarioa ezarri eta gero.