FOTOSINTESIA BALDINTZATZEN DUTEN ERAGILEAK
BIOLOGIA
 

Inguruko tenperatura eta hezetasuna.

 

  Tenperaturaren igoerak fotosintesiaren erreakzio kimikoak handitu (beste edozein erreakzio kimikoan moduan) egiten ditu maximoa  lortu arte, espeziearen tenperatura optimoa alegia. Tenperatura horren gainetik, urik ez galtzeko estomak ixten hasten dira. Horren ondorioz,  O2 kantitatea handitu egiten da eta CO2-arena gutxitu. Horrez gainera, beroaz entzima fotosintetizatzaileak  desnaturalizatu egiten direnez, aktibitate fotosintetikoa moteldu egiten da. 
Esta unidad interactiva requiere la máquina virtual de Java J2RE.

JARDUERA

 a) Bilatu informazioa entzimen desnaturalizazioari buruzkoa. Zergatik gehiegizko beroaz fotosintesiko entzimak desnaturalizatz ezin dute funtzionatu?

b) Saitu zaitez deskribatzen inguruko tenperatura eta fotosintesiari buruzko grafikoa.

c) Grafikoa kontuan izanik saitu eragileen unitateak jartzen eta gero jarritakoekin balio taula osatzen.

d) Agertzen zaiguna zure ustez funtzioa da ?, zergatik?. Izatekotan, esan zein motakoa eta zergatik eta adierazi bere adierazpen analitikoa.

 

Esta unidad interactiva requiere la máquina virtual de Java J2RE.

  Fotosintesia burutzeko tenperaturen mugak espeziaren araberakoak dira. Klima berotakoek tenperatura altuetan (bakterio batzuek 70ēCtan egiten dute)  hobeto egiten duten bitartean, klima hotzekoek (poloetako likenek 0ēC nahigo dute) tenperatura baxuetan egiten dute. Orokorrean, C4 landareek C3 landareek baino tenperatura altuagoak behar dituzte.

JARDUERA

e) Kontuan izanik estomak landareak ur gutxi duenean ixten direla, zergatik hobetuko genuke gure uzta bero handia dagoenean gehiago ureztatuz?

 

 

  Miguel Ángel Sierra González (itzulpena eta moldaera Begoņa Burgoa Etxaburu)
 
© Ministerio de Educación. Año 2006