Ameba

 

Amebak protista unizelularrak dira. Uretan eta lurrean libre bizi diren arren, gizakiaren hesteetan ere bizi izaten dira espezie batzuk.

Ugalketa asexuala dute zatiketa binarioa medio dela; ondorioz, ameba bakoitzetik izaki berri bi jaioko dira. Egoera idealean hauen populazioa muga barik handitzen joango da.


Ameben antzera, edozein espeziek ere, hazkunde esponentzialari jarraituko dio mugatzailerik ez izatekotan.

Sorry, the GeoGebra Applet could not be started. Please make sure that Java 1.4.2 (or later) is installed and active in your browser (Click here to install Java now)

Egindako adibidean gure populazioa izaki batetik abiatu da. Normalean, populazio batean bat baino gehiago egoten dira.
 

Hurrengo adierazpenak izaki-kopurua zenbatekoa den jakiten lagunduko digu:
 

N: C*2^x FUNTZIO ESPONENTZIALA

N: amaierako poblazioa izango da
C: hasierako poblazioa
X. denbora

 

Kasu honetan zatiketaz izaki bi sortu dira; baina, badaude ugalketa asexual desberdinak non izaki batetik izaki bi baino gehiago sortzen diren. Hori horrela izanik:

1) Bilatu beste izaki bat zeinetatik ugalketaz izaki bi baino gehiago sortzen diren, eta zure koadernoan izakia zein taldekoa den, bere berezitasunak eta abar deskribatu.

2) Lortu duzun datua erabiliz, dagokion funtzioa "sartu" laukitxoan adierazi, eta duzunarekin konparatu ahal izango duzu. Horretarako, funtzioari beste izen bat eman beharko diozu.

3)Zure ikaskidearen izakia zein den adieraziko duzu oraingo honetan; horrela hiru izaki izango dituzu konparatzeko.

4)Umea amaren umetokian dagoenean, era honetako funtzioari badagokio, idatz ezazu hori garatuko duen testua, bertan bilogia ikuspegia eta matematikoa elkarlotuz.

 



 

Begoña Burgoa Etxaburu, GeoGebraz egina)